Euskal Kantak

  • June 2020
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Euskal Kantak as PDF for free.

More details

  • Words: 686
  • Pages: 9
HEGOAK EBAKI

BANIZKIO

HEGOAK EBAKI BANIZKIO NIREA IZANGO ZEN EZ ZUEN ALDEGINGO. BAINA HORRELA EZ ZEN GEHIAGO TXORIA IZANGO. ETA NIK, TXORIA NUEN MAITE.

ORIOKO BALEARENA MILA BEDERATZIREHUN TA LEHENENGO URTEAN, MAIATZAREN HAMALAUGARREN EGUNEAN, ORIOKO HERRIKO BARRAREN AURREAN, BALEA AGERTU ZEN BEATZIK ALDEAN. HAUNDIA BAZAN ERE, AZKARRA IBILIAN, BUELTAKA HAN ZENBILEN JOAN TA ETORRIAN, HONDARRA ARROTUAZ MURGIL IGERIAN, ZORRIAK ZEUZKAN ETA HAIEK BOTA NAHIAN.

EUSKARA JALGI HADI PLAZARA GARAZIKO HERRIA BENEDIKA DADILA, (BIS) EUSKARARI EMAN DIO BEHAR DUEN TORNUIA. (BIS) EUSKARA, EUSKARA, JALGI HADI PLAZARA (BIS) BERTZE JENDEK USTE ZUTEN EZIN ESKRIBA ZAITEIEN, (BIS) ORAIN DUTE FOROGATU ENAGAINATU ZIRELA (BIS) EUSKARA, EUSKARA JALGI HADI MUNDURA. (BIS)

KANUTO EGUN BATEN KANUTO KALERA JOAN ZAN, KARRUAK ZAPALDUTA ETXERA JOAN ZAN. AMAK ESAN EI EUTSAN LOTARA JOATEKO, ATZERAA KONTESTAU EUTSAN EZ DOT NAHI AMATXO. KANUTO ZIZILINDRO, ZILINDRO, ZILINDRO, KANUTO, ZIZILINDRO... PUX! PUX! PUX!

AMA BEGIRA ZAZU AMA BEGIRA ZAZU LEIHOTIK PLAZARA, NI BEZALAKORIKAN PLAZAN BA OTE DAN? (BIS) LA LA LARAI PLAZAN BA OTE DAN? (BIS)

IKUSI MENDIZALEAK IKUSI MENDIZALEAK BASO ETA ZELAIAK, MENDI TONTOR GAINERA IGO BEHAR DEGU. EZ NEKEAK, EZTA BIDE TXARRAK GORA, GORA EUSKALHERRIA. GU EUSKALDUNAK GERA EUSKALHERRIKOAK. HEMEN MENDI TONTORREAN EUSKAL LURREN ARTEAN BEGIAK ZABALDURIK BIOHOTZA ERRETA. HAIN EDERRA, HAIN POLITA DA TA, GORA, GORA EUSKALHERRIA. GU EUSKALDUNAK GARA EUSKALHERRIKOAK.

AGUR XIBERUA AGUR, XIBERUA, BAZTER GUZTIETAKO TXOKORIK EDERRENA. AGUR, SORLEKUA, ZUREKIN DITUT NIK AMETSIK GOXOENAK. BIHOTZAREN ERDITIK, BOSTETAN ELKI DEITADAZÜT HASPERENA. ZU UTZI GEROZTIK BIZI NAIZ TRISTERIK, ABANDONATURIK. EZ BAIT DA HERRIRIK, PARIS EZ BESTERIK, ZU BEZALAKORIK. AGUR, XIBERUA...

ITSASONTZI BATEN ITSASONTZI BATEN, EUSKAL HERRITIK KANPORA, NARAMATE ETA EZ DAKIT NORA. (BIS) AGUR, NIRE AMA LAZTAN GOXOARI, AGUR, NIRE MAITE POLITARI, EZ EGIN NEGAR, ETORRIKO NAIZ, EGUNEN BATEN POZEZ KANTARI. GORA EUSKAL HERRI, GORA EUSKAL HERRI, GORA EUSKAL HERRIARI.

TXANTXIBIRI TXANTXIBIRI TXANTXIBIRI, TXANTXIBIRI GABILTZANIAN ELORRIOKO KALEETAN, HAMALAU ATSO TRONPETA JOTZEN ZAZPI ASTOREN GAINIAN. ASTOAK ZIREN TXIKI-TXIKIAK ATSOAK, BERRIZ, KRISTONAK! NOLA DEMONTRE KONPONTZEN ZIRAN ZAZPI ASTOREN GAINIAN. (BIS) SALTZEN, SALTZEN, TXAKUR TXIKI BATEN KARAMELUAK, ESTA MUY BIEN! ESATEN DU CONFITERUAK. (BIS) CUANDO VAMOS A OTXANDIANO KARNABAL EGUNIAN, ME CASUEN LA MAR, COMEREMOS CHOCOLARE SONBRERUA(RE)N GAINIAN.

FURRA FURRA FURRA, FURRA, FANDANGOA, HORTXE DUZU FANDANGOA GEURE GUSTUKOA. GAUR GOIZEAN JEIKI NAIZ SUERTE ONEAN, TANKE BAT TOPATU DUT NEURE KAFESNEAN ; EZ DAKIT ZER DAUKAGUN BAKE ALA GERRA BAINAN NIK BADAEZPADAN EGIN DUT PUZKERRA. FURRA, FURRA,....

PASAIAKO HERRITIK PASAIAKO HERRITIK DATOR NOTIZIA ZEZEN BAT IZAN DALA JENIOZ BIZIA. KANTATUTZERA NUA BISTAN IKUSIA ALEGRATZEKO TRISTE DAGOEN GUZIA. SANTIAGO EGUNA PASAIAN SEINALE AILEGATU EZ DANAK EGIN BEZA GALDE HASIERAN JENDIA ZEZENAREN ALDE AZKENEAN EZ ZIRAN ARRIMATU ZALE.

PLISTI PLAUST! PLISTI PLASTA PLISTI PLAUST! MELA MELA ETA BLAI BLAI. (BIS) ZAPARRADA, ZIPRISTIN, HARRIKOXKOR ETA BUZTI.N. PLISTI PLASTA PLISTI PLAUST! MELA MELA ETA BLAI BLAI. BOTA BERRI TA GUZTI IRTEN NAIZ ETXETIKGAUEZ EGIN DU ETA EURIA GOGOTIK. PUTZUTAN EZ SARTZEKO NIRE AMAK ESAN DIT. BERAK ESANDAKOA EGIN BEHAR BETI !.

EGUN DA SANTIMAMIÑA EGUN DA SANTIMAMIÑA, BENETAN EGUN SAMINA, GOIKO ZERUAK GORDE DEZALA LUZARO NEURE ARIMA. ERREKALDEAN LIZARRA HARI BEGIRA IZARRA, EUSKARA SALBU IKUSI ARTE EZ DUT MOZTUKO BIZARRA. EGUN DA.......

EGIA DA EGIA DA, EGIA DA, NEUK IKUSI DUDALAKO. EGIA DA, EGIA, PORQUE LO HE VISTO YO. EGIA DA, EGIA DA, NEUK IKUSI DUDALAKO. EGIA DA, EGIA DA, PARCE QUE MOI JE LAI VU. ARRATSEKO OSKORRITIK GAUEKO OSKORRIRAINO GAUEAN EZ DA ENTZUNEN EZ DA ENTZUNEN GATEAN GATEAN EZ DA ENTZUNEN SORGIN MUSIKA BAINO. EGIA DA,…..

AXURI BELTZA AXURI BELTZA ONA DUK BAINA XURIA BERRIZ HOBEA DANTZAN IKASI NAHI DUEN HORREK NIRE OINETARA BEGIRA. FESTAN DABILTZA SALTO TA BRINKO POZEZ ERTENIK PLAZARA GUK ERE PARTE HARTU NAHI DUGU ETA BAGOAZ PLAZARA. AUPA MUTILAK, AUPA NESKATXAK BAZTERTU BARRUKO LOTSA ALAITASUNEZ POZTU DITZAGUN GORPUTZA ETA BIHOTZA.

BAGA, BIGA, HIGA BAGA, BIGA, HIGA, LAGA, BOGA, SEGA, ZAI, ZOI, BELE, ARMA TIRO PUN ! (BIS) TXIRRISTI, MIRRISTI GERRENA PLAT, OLIO ZOPA, KIKILI SALDA URRUP EDAN EDO KLIK! IKIMILIKILIKLIK!

XOXUAK XOXUAK GALDU DU MOKOA. MOKOA, GALDU DU XOXUAK. NOLA KANTA, NOLA XIRULA, NOLA KANTA XOXUAK? XOXUAK GALDU DU BEGIA. BEGIA, MOKOA, GALDU DU XOXUAK. NOLA….. XOXUAK GALDU DU BURUA. BURUA, BEGIA, MOKOA, GALDU DU XOXUAK. NOLA…. XOXUAK GALDU DU LEPOA. LEPOA, BURUA, BEGIA, MOKOA, GALDU DU XOXUAK. NOLA….

Related Documents

Euskal Kantak
June 2020 6
Ume-kantak
June 2020 12
Euskal Komikia
December 2019 17
Euskal Literatura
November 2019 24
Euskal Gym General
June 2020 2