Emakumearen Kontrako Biolentzia

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View Emakumearen Kontrako Biolentzia as PDF for free.

More details

  • Words: 822
  • Pages: 4
EMAKUMEAREN KONTRAKO BIOLENTZIA • Zer dira tratu txarrak eta etxeko indarkeria?

• Zein eraso mota ez da emakumearen kontrako indarkeria? Eta zergatik? kolpe

kontusio

bortxaketa bultzada zaplastako irain mehatxu laido iseka

harramazka

• Nola zigortzen ditu legeak erasotzaileak? _____________________________________________________ _____________________________________________________ _____________________________________________________ _____________________________________________________

• Taldeka komentatu: 1. Nire senarrak duela hilabete jo ninduen baina ez nintzen salatzera ausartu. Orain sala dezaket ala beranduegi da? 2. Nire senarrak jo nau baina ez dut lesio fisikoen arrastorik. Sala al dezaket? 3. Bananduta bagaude ere, nire ezkontide ohia behin eta berriz ari zait irainka eta mehatxuka. Salatzen badut, niri hurbiltzeko debekua ezar al diezaiokete? 4. Pertsona bat tratu txarrak jasaten ari dela jakiten badut (ezkontide edo aitarengandik adibidez), sala al dezaket?

Egia ala gezurra: Zer egin behar da etxeko indarkeriaren aurrean?

E G

1. Salaketa bakarrik biktimak aurkeztu beharko du Guardiako Epaitegiaren aurrean edo polizia-etxerik hurbilenean (Ertzaintza edo Udaltzaingoarenean). Salaketa aurkeztu izanaren egiaztagiria eskatu behar da. 2. Lesio fisikorik izanez gero, ohikoena lehenbailehen (bai eta salaketa jarri aurretik ere) osasun-zentro batera joatea da, ez da beharrezkoa azterketaren osasun-ziurtagiria eskatzea ondorengo polizia-prozedurarako Epaitegiko medikuak biktimaren azterketa egingo baitu. 3. Biktima bere edo seme-alaben segurtasunaz beldur bada, ezkontzaegoitzatik joan ahal izango da eta 10 eguneko epean banantze-izapideak hasi ahal izango ditu (neurriak, banantze-eskea eta abar). 4. Baliabide ekonomikorik ez badu eta doako justiziaren onuradun bada, ofiziozko abokatua izateko eskubidea du, OJZko (Orientabide Juridikorako Zerbitzuko) bulegoetan eskatu beharko du. 5. Abokatuen Elkargoek, Aldundiek eta Udalek, laguntza-baliabideei (harreraetxebizitzei, laguntza ekonomikoei eta abar) eta baliabide juridikoei buruz behar duen informazio guztia jarriko dute biktimaren esku. 6. Bake-Epaitegietan Biktimen Harretarako Bulegoak daude informazioa eskuratu ahal izateko. 7. Kautelazko neurri artean, erasotzaileak Epaileak adierazten duen denboran biktimari hurbiltzeko edo harekin edozein modutan komunikatzeko (aurrez aurre, telefonoz, idatziz edo beste modu batez) debekua azpimarratu behar da. 8. Salatutako gertaeren larritasuna eta erasotzailearen arriskugarritasuna kontuan hartuta, Instrukzioko Epaileak, erasotzaileari entzun ondoren, honen behin-behineko espetxealdia edota behin-behineko askatasuna erabaki ahal izango du, arestian adierazitako urruntze-neurriarekin.

Gezurra direnak, zergatik? _____________________________________________________ _____________________________________________________ _____________________________________________________ _____________________________________________________ _____________________________________________________ _____________________________________________________

EMAKUMEAREN KONTRAKO BIOLENTZIA ERANTZUN ORRIA • Zer dira tratu txarrak eta etxeko indarkeria? Familiaren esparruan gertatzen diren eraso fisiko, psikiko, emozional eta psikologiko guztiak dira, beraz, erasotzailea eta biktima senitartekoak izan ohi dira.

• Zein eraso mota ez da emakumearen kontrako indarkeria? Eta zergatik? kolpe

kontusio

bortxaketa bultzada zaplastako irain mehatxu laido iseka

harramazka

Bortxaketa, sexu askatasunaren kontrako delitua baita.

• Nola zigortzen ditu legeak erasotzaileak? Espetxealdia. Asteburuko atzipenaldia. Biktimari hurbiltzea debekatzea. Biktimarekin komunikatzea debekatzea, edozein modutan: aurrez aurre, telefonoz, idatziz edo beste modu batez.

• Taldeka komentatu: 1. Nire senarrak duela hilabete jo ninduen baina ez nintzen salatzera ausartu. Orain sala dezaket ala beranduegi da? Garrantzitsua da lehenbailehen salatzea (kontuan izan behar da denborarekin lesioen kanpoko arrastoak desagertzen direla) baina, hala ere, erasoa jasan zuenetik sei hilabeteko epea du biktimak salaketa jarri ahal izateko. 2. Nire senarrak jo nau baina ez dut lesio fisikoen arrastorik. Sala al dezaket?

Bai. Tratu txar fisiko eta psikikoak, ageriko lesiorik gabe, legez zigortuta daude. Tratu txarrak egiaztatzeko ahalik eta frogarik gehien bildu beharko duzu: lekukoak, txosten psikologikoak eta abar. 3. Bananduta bagaude ere, nire ezkontide ohia behin eta berriz ari zait irainka eta mehatxuka. Salatzen badut, niri hurbiltzeko debekua ezar al diezaiokete? Bai. Denboraldi batean biktimari hurbiltzeko debekua erabaki dezake Epaileak. 4. Pertsona bat tratu txarrak jasaten ari dela jakiten badut (ezkontide edo aitarengandik adibidez), sala al dezaket? Jakina, halaxe egin behar da. Legeak delituzko egintza bat salatzeko betebeharra ezartzen du horren berri duen hiritar ororentzat.

Egia ala gezurra: Zer egin behar da etxeko indarkeriaren aurrean? 1. Salaketa bakarrik biktimak aurkeztu beharko du Guardiako Epaitegiaren aurrean edo polizia-etxerik hurbilenean (Ertzaintza edo Udaltzaingoarenean). Salaketa aurkeztu izanaren egiaztagiria eskatu behar da. 2. Lesio fisikorik izanez gero, ohikoena lehenbailehen (bai eta salaketa jarri aurretik ere) osasun-zentro batera joatea da, ez da beharrezkoa azterketaren osasun-ziurtagiria eskatzea ondorengo polizia-prozedurarako Epaitegiko medikuak biktimaren azterketa egingo baitu. 3. Biktima bere edo seme-alaben segurtasunaz beldur bada, ezkontzaegoitzatik joan ahal izango da eta 10 eguneko epean banantze-izapideak hasi ahal izango ditu (neurriak, banantze-eskea eta abar). 4. Baliabide ekonomikorik ez badu eta doako justiziaren onuradun bada, ofiziozko abokatua izateko eskubidea du, OJZko (Orientabide Juridikorako Zerbitzuko) bulegoetan eskatu beharko du. 5. Abokatuen Elkargoek, Aldundiek eta Udalek, laguntza-baliabideei (harreraetxebizitzei, laguntza ekonomikoei eta abar) eta baliabide juridikoei buruz behar duen informazio guztia jarriko dute biktimaren esku. 6. Bake-Epaitegietan Biktimen Harretarako Bulegoak daude informazioa eskuratu ahal izateko. 7. Kautelazko neurri artean, erasotzaileak Epaileak adierazten duen denboran biktimari hurbiltzeko edo harekin edozein modutan komunikatzeko (aurrez aurre, telefonoz, idatziz edo beste modu batez) debekua azpimarratu behar da. 8. Salatutako gertaeren larritasuna eta erasotzailearen arriskugarritasuna kontuan hartuta, Instrukzioko Epaileak, erasotzaileari entzun ondoren, honen behin-behineko espetxealdia edota behin-behineko askatasuna erabaki ahal izango du, arestian adierazitako urruntze-neurriarekin.

E G X X

X X X X X X

Gezurra direnak, zergatik? 1. Biktimak edo gertakariak ezagutzen dituen edozein pertsonak aurkeztu beharko du salaketa. 2. Azterketaren osasun-ziurtagiria eskatzea beharrezkoa da oso garrantzitsua baita ondorengo polizia-prozedurarako. 3. 30 eguneko epean. 6. Bakarrik Barruti Judizialeko Justizia Jauregietan daude.

Related Documents

Emakumearen Eguna
November 2019 18