4 Gaia

  • July 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View 4 Gaia as PDF for free.

More details

  • Words: 1,045
  • Pages: 5
IRAKURKETA ETA ADIMEN URRIKO IKASLEAK Iragana eta orainaldia: Beti esan izan da, adimen urriko ikasleak ez zekitela ez irakurtzen ez idazten. Honen zergatia, adimen urriko ikasleek ez zutela heldutasun nahikoa irakurketa eta idazketa ikasteko zen. Esaten zenez, haur hauek ez zituzten beharrezko aurrebetebeharrak finkaturik, eta horregatik, idazteko eta irakurtzeko ahaleginak edota saiakerak oso urriak izaten ziren euren artean. Esan beharra dago, norbait saiatzen zenean (irakurtzen edo idazten), garai hartan ezagutzen ziren material eta metodologi berberak erabiltzen zituztela haur hauekin. Beraz, ikasteko era ez zen aldatzen (metodologiak ez ziren moldatzen); gaur egun gertatzen ez den bezala. Urte bakoitzeko ikasturteari dagokionez, gaur egungoarekin konparatuz erabat ezberdina zen. Egun, ikasleak kurtsoz pasa ezin baldin badira, askotan errepikatu behar izaten dute; nahiz eta betiko lagunekin ezin diren egon. Lehen ordea, guztiz kontrakoa gertatzen zen: Ikasturtez pasatzen ziren ikaskide berdinekin egoteko aitzakiarekin. Gainera, ez zitzaien egokitzapen kurrikularrik egiten. Zorionez, egoera hau aldatzen joan zen eta momentu honetan, ondorio hauek aipa daitezke besteak beste: ♦ Teknologia berriak erabiliz (ordenagailua adibidez), haurraren irakurketa eta batez ere idazmena hobetu daiteke. ♦ Adimen urriko ikasleek hasieratik jarraitzen baldin badute arreta goiztiarreko programa batean, aurrerapenak oso nabariak izaten dira, ahozko hizkunztari dagokionez. ♦ Idaztea, irakurtzea baino askoz ere zailagoa iruditzen zaie adimen urriko pertsonentzat. ♦ Adimen urriko haur guztiak ez dira berdinak; hori dela eta, batzuek azkarrago ikasiko dute beste ume batzuk baino. IRAKURKETAREN METODOA: PROPOSAMEN BAT Gaur egun badago adimen urriko ikasleentzat idatzi eta irakurri ahal izateko metodologia konkretu bat. Mota honetako ikasleek hainbat arazo izaten dituzte (memoria, entzumenezko pertzepzioa...) eta horregatik, metodo honek eragin gehiago dauka begietan. Beste metodo batzuetan ez bezala, hemen ez da beharrezkoa idazmena eta irakurketa batera lantzea; izan ere, bakoitzak bere erritmoa dauka, batzuetan irakurketa landuko delarik, eta beste batzuetan berriz, idazmena. Metodo honen beste ezaugarrietako bat honako hau da: Sesioak aurretik oso ondo eta sakonki prestatu behar direla. Irakurketari dagokionez, metodologia honetan, 3 zati edota etapetan ezberdinetan lantzen da: 1. Pertzepzio globala eta hitzen ezagutza eta ulermena 2. Silabak 3. Aurrerapenak irakurketan

Gauza askok bezala, metodologia honek ere bere baldintzak ditu eta horregatik, ikasleak hainbat gauza bete behar ditu: Osasuna izatea, nekatuta ez egotea, gose ez egotea, entzuteko eta ikusteko arazorik ez edukitzea, irakaslearekin harreman ona izatea, motibatua sentitzea baita interesa ere, familia eta etxeko giroa, lanerako erritmoa, ikaslearen pertsonalitatea kontuan hartzea, ahalmen kognitiboak... Laburbilduz, gutxieneko ulermen, begi pertzepzio, entzumen pertzepzio, eta gutxieneko arreta mantentzen duela. Ikasleak hitzak globalki ezagutu behar ditu eta ariketan, hitzak banaka eta taldeka agertuko dira. Hitz horiek errazak, ezagunak, laburrak eta erraz irudikatzekoak izan behar dira. Materialari dagokionez, honek, bereizgarri batzuk edukitzen ditu: Hizkiak handiak eta argiak izan behar dira (ikasleak oso ondo ikusteko), gorriz azalduko dira idatzirik, hitzen luzera ez da 15 zm baino gehiagokoa izango, izen bereziak maiuskulaz idatzirik azalduko dira (pertsonen izenak esaterako), hizkiak etzanda idatzirik egongo dira, eta azkenik, izen arruntak artikuluarekin idatziko dira. Lehenengo etapa: pertzepzio globala eta hitzen ezagutza Helburu zehatzak: ♦ Ikasleak bere izena nola idazten den jakin beharko du, baita bere familiako beste 4 edo 5 pertsonena ere. ♦ Ikaslea hobetzen joango denez, lehenengo gauza batzuk eskatuko zaizkio eta denbora pasa ahala, gauzak gehiago konplikatuko dira, gehiago eskatuko zaiolarik. 1) 20 hitz ezagutzea (2 silabakoak izango dira eta denak zuzenak. 2 edo 3 aditz sartuko dira zeintzuek orainaldian egongo diren idatzirik, 3. pertsonan eta singularrean). 2) 50 edo 60 hitz ezagutzea (Gehienak 2 silabakoak baina batzuk hirukoak ere. 5 aditz sartuko dira orainaldian idatzirik baina bai singularrean eta bi pluralean. Adjektiboak sartzen dira). 3) 50 edo100 hitz ezagutzea (10 hitzek 3 edo 4 silabakoak izango dira eta 10 aditz agertuko dira). 4) 140 edo160 hitz ezagutzea (Preposizioak eta juntagailuak agertuko dira) 5) 200 hitz ezagutzea (Sinfoneak agertuko dira). Material ezberdinak: ♦ Argazki txartelak Aukeratutako argazkiak txartel zuri batean jarriko dira (argazkiak txartela baino txikiagoak izan behar dira) eta honen azpian, izena jarri behar da (pertsonaren izena, gauzaren izena...). Adib: ♦ Hitz txartelak Ariketa honetan, argazki txartelean jarritakoa bi aldiz idatzi behar da. Jolas honekin honelako gauzak egin daitezke: Txartelak sailkatzea, esaten den hitza aukeratzea, txartelak ematea hauek izendatzeko ... Adib:

♦ Hitzen lotoak Jarduera honetan, ikasitako hitzak erabiliko dira

♦ Irudien lotoak Jolas hau oso tipikoa da. Izan ere, irudia (marrazkia) hitzarekin lotu behar da. “Bikoteak” egitea da. ♦ Liburu pertsonalak Ariketa hau egiten duen haur bakoitzak bere liburu propio bat edukiko du (liburua orriz osaturik egongo da). Orrialde bakoitzak hitz bakar bat izango du eta hitz hori irakurria izan den momentuan, irudi baten bidez irudikatu beharko du. Beste orrialde batean berriz, esaldi bat osatuko du. Jarduera honen helburua hauxe da: Landutako hitzak errepasatzea. ♦ Esaldi txartelak Jolas honen bidez sintaxia lantzen da eta txarteletan esaldiak agertzen dira. Ariketa hau modu desberdinez egin daiteke: Esaldi bat irakurri eta ondoren horren bikotea aurkitzea, esaldiak moztuak izango dira eta ikasleak aurkitu beharko ditu... Adib: ♦ Fitxak esaldiekin Txartel hauetan esaldiak azaltzen dira eta umearen betebeharra hau da: Jarraian ilera batzuk irakurtzea. Orrietan, hiru esaldi idatzirik egongo dira. ♦ Alfabeto pertsonala Jarduera honen xedea ikasleak alfabetoa ikastea da. Horregatik, hitz bakoitzaren lehenengo hizkia zein den asmatu beharko du. Orrialde aparte batean, alfabetoko hitz bat agertuko da eta horren aldamenean irudi bat agertuko da. ♦ Fitxak arkatzarekin lan egitekoAriketa honekin grafomotrizitatea lantzen hasteko balio du (marrak, borobilak, gurutzeak...). Ariketa hau arkatzarekin egin behar da eta aurrerantzean eginiko ariketak errepikatzen dira. Hau, modu ezberdinez egin daiteke. Adib:

♦ Erositako ipuinak Erositako liburuak behar den moduan moldatuko dira eta egunero pixka bat (minutu batzuk) erabiliko dira irakurtzeko. ♦ Irakurketa zorrotza Irakurketa guztiz mekanikoa ez izateko, material berezi bat egiten da, non haurrak, arazo batzuk konpondu, erantzunak landu eta ondorioak atera behar dituzten. Adib:

♦ Morfosintaxia lantzen Izenak esaten duen bezala, ariketa honetan morfosintaxia lantzen da. Goian esaldi bat agertuko da eta haurrak txartela erabiliz, esaldi berdina osatzen saiatuko da. Ariketa hau ere, eredurik gabe egin daiteke.

Bigarren etapa: Silabak Sarrera Irakurketa erabat osatzeko ezinbestekoa da silabak ikastea. Baina metodologia silabikoarekin arazo bat dago, izan ere, irakurketaren funtzionaltasuna galtzen da eta umeek silabak mekanikoki ikasten dituzte. Silabak ez dira mekanikoki lantzen eta metodo honetan, ez dira ez keinuak eta ez bide fonetikoak erabiltzen. Helburuak Helburu orokorra honako hau da: Haurrak, edozein silaba erabiliz, egokitasunarekin eta jariakortasunarekin irakurtzea da. Materiala eta erabilpena Erabili izango diren material guztien esker, haurrak silaba guztiak automatikoki asmatu, esan, eta ezagutu beharko ditu. ♦ Egurrezko eta kartoizko silabak

Related Documents

4 Gaia
July 2019 46
Gaia
November 2019 26
Gaia
June 2020 19
Gaia
November 2019 31
Tuppersex Gaia
July 2020 9
Manual De Ecovilas Gaia
November 2019 15