01

  • November 2019
  • PDF

This document was uploaded by user and they confirmed that they have the permission to share it. If you are author or own the copyright of this book, please report to us by using this DMCA report form. Report DMCA


Overview

Download & View 01 as PDF for free.

More details

  • Words: 427
  • Pages: 5
Zehar-ebaki geologikoa

ZEHAR-EBAKI GEOLOGIKOA 1. Sarrera 

Zehar-ebaki geologiko bat egiteko, mapa topografikoa beharrezkoa da eta bertan behaketa-puntuak kokatuko ditugu. 

Airetiko argazkiak ere erabil ditzakegu puntuak hobeto kokatzeko (nahiz eta gero datuak mapa topografikora pasatu behar izan, airetiko argazkiek duten deformazioa saihesteko).



Egitura-motari, kokapenari eta orientazioari buruzko egindako oharpenetan oinarrituz, zehar-ebaki geologikoa marraz dezakegu, beti zehar-ebakia ez dela marrazkia kontuan hartuta, azaltzen diren egitura geologikoen interpretazioa baizik (azaleramenduetan jasotako datuetatik aterea).



Beraz, zehar-ebakia orientaturiko plano bertikal batean egingo da (zehar-ebakiaren orientazioa) eta interpretazio bat izanik, zehar-ebakia ez da bukatzen gainazal topografikoan (higadura-maila) edo lurrean. Hortaz, zehar-ebaki geologiko bat egiteko ez da beharrezkoa, nahigarria den arren, arrokak etenganbeko moduan azaleratzea .

2. Zehar-ebaki geologiko bat egiteko oinarrizko arauak 

Zehar-ebakiaren orientazioa neurtu (plano bertikal baten adierazpena izango da)



Azaleratzen diren materialen kokapen geometrikoa (polaritate-irizpideak) adierazi, gero materialen zutabea marrazteko.



Azaleramenduak eta behaketa geologikoak (arroka-motak, lodiera, norabidea eta okerdura, fosilak, arrokaren ehundura...) egin direneko puntuak ahalik eta zehatzen kokatu eskema bat eginez edo mapa topografikoan eta koadernoan xehetasunak apuntatuz.



Landan egitura orokorraren marrazkia egin, gero etxean aldatu eta berregingo dena, beharrezkoa bada, itxurazko okerdurak kalkulatuz.

3. Prozedura 

Zehar-ebaki planoaren orientazioa, eskala eta ikur litologikoak adierazi



Topografia marraztu



Behaketa-puntuetan egindako neurketak, zehar-ebakira pasatu (itxurazko okerdurak agian)



Zehar-ebakiko puntuak identifikatzeko, errepideak, etxeak, baserriak...adieraz daitezke.



Arroka sedimentarioak badira, normalean geruzen lodiera mantentzen da



Bereizitu kontaktu mekanikoak (failak) eta litologikoak.



Txostena erantsi

1

Zehar-ebaki geologikoa

TXOSTENAK Txostenaren atalak 

Azala •



Aurkibidea •



Errepide edo trenbide mapa eskematikoak, mapa topografikoak…

Kokapen geologikoa: •



Zerrendatu txostenaren atalak eta zein orrialdetan hasten diren

Kokapen geografikoa (non dagoen eta zelan ailegatzen den: errepide nagusiak, trenbideak…) •



Polita eta deigarria bada, askoz hobeto, itxura zaindu behar da!

Mapa geologiko eskematikoa

Zehar-ebakiaren xehaztasunak •

Egindako behaketetan oinarrituz, deskribapen zehatza (materiala, orientazioa, polaritate-irizpideak, adina, egitura geologikoak...)



Argazkiak, irudiak, proiekzio estereografikoak…



Ondoriak: puntu garrantzitsuenak adierazi



Bibliografia •

Egilea, urtea, lanaren izenburua, aldizkaria, alea, orriak, argitaletxea, hiria eta herrialdea.



Mapa izanez gero: orri zenbakia, izenburua, eskala, argitaletxea, urtea, herrialdea

Puntu garrantzitsuak 

Ordenadorez (zeuek egindako marrazkiak izan ezik) •





Arkatza ezin da erabili

Irudiak, grafikoak eta argazkiak zenbatu behar dira orden korrelatiboan. •

Bakoitzari dagokion azalpena sartu behar da beheko partean, irudiak banan-banan irakurri ahal izateko.



Beste lan batzuetako atereak badira, aipatu jatorrizko lana.

Txostenak entregatzeko: •

Orriak solte? EZ



Orriak klip batez eutsita? ERE EZ



Plastikozko estalki eta koadernatzeko hagatxo batekin erraz egin daiteke!



Txukun-txukun entregatu, itxura garrantzitsua da eta

2

Mesoscopic Structures

Related Documents

01-01
November 2019 96
14-01-01-01.pdf
July 2020 56
01
October 2019 31
01
November 2019 23
01
June 2020 4
01
October 2019 20